Guri buruz

Guri buruz

Iruñean bizi garen guraso talde bat gara. Gure bizimodua gure auzoan bertan egitea maite dugu. Edozein hiritako herritarrek bezala zerbitzuak auzoan bertan jasotzen ditugu, nola bestela! Aitzitik, gure seme-alabak euskarazko haur eskolara eraman nahi baldin baditugu, ezin dugu auzoan egin., Iruñean dauden euskarazko bi Haur Eskolak Txantrean daude-eta. Kexu gara Iruñean oraindik orain bidaiak egitera behartzen gaituelako Udalak. Bai, bai, gainera gure txikiak aldean ditugula. Horrek baitu gaitu. Urte luzez Udalari eskatu diogu gure auzoan bertan haur eskola euskaraz eskain dezala eta entzungor egin dio gure eskaerari. Areago, muzin egin dio sikiera matrikulazio garaian gurasooi zein hizkuntzatan eta zein auzotan matrikulatu nahi ditugun galdetzeari. Eta hain zuzen ere hori da lortu nahi duguna eta horretan jarri gara lanean. Blog honen bitartez egiten dugun lan hori jaso nahi dugu. Auzoka ematen diren ekimenen berri ere emango dugu.

Utzi iruzkina