Monthly Archives: apirila 2014

Iruñeko haur eskoletan euskarazko plaza nahiko luketen 466 haurretatik 306 euskarazko plazarik gabe geratuko dira datorren ikasturtean

dokumentazioa sartzen udaletxeanB

Asier S.S., Iraia O.V., Unai T.C., Dafne R.G., Aretx I.O., Noa G.L., Amets M.C., Amaiur T.J., Mireia J.S., Eunate B.Z., Eider S.M., Xabat E.A., Oier L.Z., Suan A.B., Mikel J.G., Hegoi A.J., Hugo C. … horrela 466 arte. Horiek dira, izen abizenekin, heldu den ikasturtean beraien auzoan euskaraz matrikulatuak izatea nahiko luketen haurrak. Horrela adierazi ziguten beren gurasoek martxoko matrikulazio kanpainan: auzoan euskarazko eskaintza balute euskaraz matrikulatuko lituzkete beren seme-alabak.

Baina behin eta berriro salatu dugun bezala, Iruñeko Udalak euskaraz 160 plaza baino ez ditu eskaintzen eta guztiak Txantrean dauden bi haur eskoletan, gainerako auzoetako haur eskoletan plaza bakar bat ere ez. Hori da Iruñeko udalak euskarazko eskaria ezkutatzeko, ikustezin bilakatzeko, darabilen trikimailua. Izan ere, jakin badaki, auzo guztietan euskarazko aukera eskainiko balu eskaria hiru halako edo gehiago izango litzatekeela. Hori Udalak jakin badaki, euskalgintzak aurten egin duen gauza bakarra eskari hori agerian uztea da, Udalaren aitzakia merkeak inoiz baino ageriagoan utziz. Bada, aurtengoan ere, Udalak bere estrategia lotsagarriarekin aurrera darrai, euskarazko plaza gutxi eta guztiak auzo bakarrean eskainiz, euskarazko benetako eskaria ezkutuan mantendu nahi du. Irakurtzen jarraitu