Author Archives: haureskolakeuskaraz

Aurten gure txikiak euskaraz matrikulatuko ditugu

haur-eskolak2014AzaroaGure haurrak haur-eskola garaian ditugun gurasoak gara. Gure haurrak euskaraz hezteko erabakia hartua dugu eta ondorioz, haur eskolan ere, beren lehen eskola urteak euskaraz izan daitezen nahi dugu. Izan ere, jakin badakigu zeinen garrantzitsua den hori. Gauza jakina da Iruñean gaur egun Txantrean soilik dugula horretarako aukera. Gure aurretik, hainbat guraso eta eragilek ekimen ezberdin asko egin dituzte hori salatu eta konponbideak mahai gainean jartzeko. Eta dirudienez, aurten, egindako lan horrek guztiak bere fruituak emango ditu, dirudienez, aurten, gure haurrak euskaraz matrikulatuko ditugu auzoko haur eskolan.

Irakurtzen jarraitu

Maiatzak 8: Arrotxapean haur eskola euskalduna nahi duten gurasoen bilera

Ostegun honetan, maiatzaren 8an, arratsaldeko 18:30ean, Arrotxapean haur eskola euskalduna nahi duten gurasoek bilera egingo dute Carbonilla auzogunean eta bertara hurbiltzeko deia egin diete helburu bera duten auzoko gurasoei. Bilerara haurrekin joateko arazorik ez dago.

carbonilla674

Irakurtzen jarraitu

Iruñeko haur eskoletan euskarazko plaza nahiko luketen 466 haurretatik 306 euskarazko plazarik gabe geratuko dira datorren ikasturtean

dokumentazioa sartzen udaletxeanB

Asier S.S., Iraia O.V., Unai T.C., Dafne R.G., Aretx I.O., Noa G.L., Amets M.C., Amaiur T.J., Mireia J.S., Eunate B.Z., Eider S.M., Xabat E.A., Oier L.Z., Suan A.B., Mikel J.G., Hegoi A.J., Hugo C. … horrela 466 arte. Horiek dira, izen abizenekin, heldu den ikasturtean beraien auzoan euskaraz matrikulatuak izatea nahiko luketen haurrak. Horrela adierazi ziguten beren gurasoek martxoko matrikulazio kanpainan: auzoan euskarazko eskaintza balute euskaraz matrikulatuko lituzkete beren seme-alabak.

Baina behin eta berriro salatu dugun bezala, Iruñeko Udalak euskaraz 160 plaza baino ez ditu eskaintzen eta guztiak Txantrean dauden bi haur eskoletan, gainerako auzoetako haur eskoletan plaza bakar bat ere ez. Hori da Iruñeko udalak euskarazko eskaria ezkutatzeko, ikustezin bilakatzeko, darabilen trikimailua. Izan ere, jakin badaki, auzo guztietan euskarazko aukera eskainiko balu eskaria hiru halako edo gehiago izango litzatekeela. Hori Udalak jakin badaki, euskalgintzak aurten egin duen gauza bakarra eskari hori agerian uztea da, Udalaren aitzakia merkeak inoiz baino ageriagoan utziz. Bada, aurtengoan ere, Udalak bere estrategia lotsagarriarekin aurrera darrai, euskarazko plaza gutxi eta guztiak auzo bakarrean eskainiz, euskarazko benetako eskaria ezkutuan mantendu nahi du. Irakurtzen jarraitu

Haur eskola euskaraz nahi dutenen eskaria eskaintzaren hiru halako da Iruñean

haur-eskolak-eskaera-Bilketa-agerraldia(Mas abajo en castellano) Pasa den larunbata honetan Iruñeko kaleetan beste behin aldarrikatu zuten herritarrek euskaraz bizi nahi dutela. Bertan izan ginen, besteak beste, euskaraz bizi nahi eta egunerokoan hautu hori hartzen dugun iruindarrok ere. Tartean, Iruñean haien txikiak haur eskola euskaldun batera eraman nahi dituzten gurasoak. Gaur, egoera honen harira gaude hemen.

Urtero Iruñeko udalak uko egin dio euskarazko haur eskolen eskaria neurtzeari. Jakin badakite eskaria handia dela eta horrexegatik uko egin izan diote aurrematrikulazio orrietan euskarazko aukera eskaintzeari, alegia, euskarazko eskaria neurtzeari. Eskaria txikia izanda ere, euskaldunoi auzoko haur eskolan geure hizkuntza hautatzeko eskubidea dagokigu. Baina beste hainbat arlotan bezala, honetan ere, eskari txikiaren aitzakia baliatu izan dute eskubidea ukatzeko. Aitzitik egun aitzakia horrek ere ez die balio. Eskaria handia da eta horregatik uko egiten diote aurrematrikulazio orrietan, auzo bakoitzeko eskolan, euskarazko aukera eskaintzeari.

Irakurtzen jarraitu

Jada 300 eskaera baino gehiago! / Ya llevamos más de 300 solicitudes!

Aurrematrikulazio epea amaitzeko bi (lan)egun falta diren arren, jada 300 eskari baino gehiago jaso ditugu, alegia, 300 gurasok euskarazko haur eskola hautatuko lukete baldin eta aukera hori beren auzoan bertan balute. Gogoan izan, egun, Udalak euskarazko 78 plaza besterik ez dituela eskaintzen, guztiak Txantrea auzoan.

haur-eskolak-euskaraz

Aunque todavía faltan dos días (laborables) para que finalice el plazo de prematriculación, ya hemos recogido más de 300 solicitudes, es decir, más de 300 madres y padres optarían por una escuela infantil en euskara si se les ofertara en su barrio. Hay que recordar que actualmente el Ayuntamiento sólo ofrece 78 plazas en euskara y todas ellas en el barrio de la Txantrea.

Arrotxapeako gurasoek ere euskarazko haur eskola nahi dute beren auzoan

Arrotxapean ere euskarazko haur eskola nahi dute gurasoek eta jada hainbat pauso eman dituzte eskari hori errealitate bilakatzeko bidean. Batzarra egin zuten otsaila bukaeran eta udal ordezkariekin zein oposizioko alderdiekin ere bilerak egin dituzte.

En Arrotxapea también quieren una escuela infantil en euskara y ya han dado los primeros pasos para conseguirlo. A finales de febrero realizaron una primera asamblea de madres y padres y poco después una reunión con representantes del Ayuntamiento así como de la oposición.

178 eskaera/ 178 solicitudes

Martxa politean doa eskaera bilketa. 178 ditugu dagoeneko!! Dakizuen bezala Erraldoien Txokotik lehen aldiz matrikula egin behar dutenak baino ez dute pasa behar. Zeuk edo zure inguruko norbaitek bere haur eskolan matrikula egin behar badu, blogean ezkerrean dagoen eskaera orria deskargatu, bete eta haureskolakeuskaraz@hotmail.com helbidera bidali.

 

La recogida de solicitudes va en buen camino. ¡¡Ya tenemos 178!! Como sabéis sólo l@s que tienen que hacer la matriculación por primera vez tienen que ir al Rincón de los Gigantes. Si tú o alguien de tu entorno no tenéis que acudir por que hacéis la inscripción en vuestra escuela infantil, descargaos el impreso de solicitud que tenéis en este blog en la columna de la izquierda, rellenadlo y enviadlo a haureskolakeuskaraz@hotmail.com.