Maiatzak 8: Arrotxapean haur eskola euskalduna nahi duten gurasoen bilera

Ostegun honetan, maiatzaren 8an, arratsaldeko 18:30ean, Arrotxapean haur eskola euskalduna nahi duten gurasoek bilera egingo dute Carbonilla auzogunean eta bertara hurbiltzeko deia egin diete helburu bera duten auzoko gurasoei. Bilerara haurrekin joateko arazorik ez dago.

carbonilla674

Arrotxapean haur eskola euskalduna nahi dugu

Arrotxapeako guraso batzuk gara. Auzoan gure txikiak haur eskolara eraman nahi ditugu, haur eskola euskaldun batera. Udalak, egun, jakingo duzun bezala, ez du horretarako aukerarik eskaintzen.

Martxoko aurre-inskripzio kanpainan Iruñeko euskalgintzak eragile sozial ezberdinekin elkar lanean eskaera bilketa paralelo bat eraman dute aurrera Erraldoien Txokoko atarian. Bada, Arrotxapean beraien haurrak haur eskola euskaldun batean matrikulatu nahi dituzten 79 haurren gurasoren eskaerak jaso dituzte, 466 Iruñea osoan.

Ziur gaude zuek ere horretarako interesa izan dezakezuela. Horretarako elkar ezagutzea eta biltzea garrantzitsua iruditzen zaigu eta bilera bat egitea pentsatu dugu. Haurra haur eskolan matrikulatzeko garaian duen jendeak bileran parte hartzea nahiko genuke. Animatu zu eta zure ingurukoak. Guztion artean ziur gaude auzoan bertan haur eskola euskalduna lortuko dugula.

———-

Por una escuela infantil en euskara en la Rotxapea

Somos unas madres y padres de la Rotxapea. Queremos llevar a nuestros hijos e hijas a la escuela infantil del barrio, pero en euskara. Como sabrás, a día de hoy no tenemos esta opción.

En la preinscripción de marzo el movimiento social del euskara de Iruñea junto con otros agentes sociales ha llevado a cabo una recogida de solicitudes en la puerta del Rincón de los Gigantes de padres y madres que quieren matricular en su barrio y en Euskara a sus hijos e hijas. Padres y madres de 79 niños y niñas en edad de matriculación han hecho esa solicitud en la Rotxapea, 466 en toda Iruñea.

Estamos seguras de que vosotras también estaréis interesadas. Por eso creemos que es importante conocernos y reunirnos, y para ello hemos convocado una reunión informativa. Nos encantaría que tú y aquellos de tu alrededor que tengan hijos e hijas en edad de matriculación tomaseis parte en ella. Estamos seguras que entre todos y todas conseguiremos una escuela infantil en euskara en la Rotxapea.

 

Utzi iruzkina