Monthly Archives: martxoa 2014

Haur eskola euskaraz nahi dutenen eskaria eskaintzaren hiru halako da Iruñean

haur-eskolak-eskaera-Bilketa-agerraldia(Mas abajo en castellano) Pasa den larunbata honetan Iruñeko kaleetan beste behin aldarrikatu zuten herritarrek euskaraz bizi nahi dutela. Bertan izan ginen, besteak beste, euskaraz bizi nahi eta egunerokoan hautu hori hartzen dugun iruindarrok ere. Tartean, Iruñean haien txikiak haur eskola euskaldun batera eraman nahi dituzten gurasoak. Gaur, egoera honen harira gaude hemen.

Urtero Iruñeko udalak uko egin dio euskarazko haur eskolen eskaria neurtzeari. Jakin badakite eskaria handia dela eta horrexegatik uko egin izan diote aurrematrikulazio orrietan euskarazko aukera eskaintzeari, alegia, euskarazko eskaria neurtzeari. Eskaria txikia izanda ere, euskaldunoi auzoko haur eskolan geure hizkuntza hautatzeko eskubidea dagokigu. Baina beste hainbat arlotan bezala, honetan ere, eskari txikiaren aitzakia baliatu izan dute eskubidea ukatzeko. Aitzitik egun aitzakia horrek ere ez die balio. Eskaria handia da eta horregatik uko egiten diote aurrematrikulazio orrietan, auzo bakoitzeko eskolan, euskarazko aukera eskaintzeari.

Irakurtzen jarraitu

Jada 300 eskaera baino gehiago! / Ya llevamos más de 300 solicitudes!

Aurrematrikulazio epea amaitzeko bi (lan)egun falta diren arren, jada 300 eskari baino gehiago jaso ditugu, alegia, 300 gurasok euskarazko haur eskola hautatuko lukete baldin eta aukera hori beren auzoan bertan balute. Gogoan izan, egun, Udalak euskarazko 78 plaza besterik ez dituela eskaintzen, guztiak Txantrea auzoan.

haur-eskolak-euskaraz

Aunque todavía faltan dos días (laborables) para que finalice el plazo de prematriculación, ya hemos recogido más de 300 solicitudes, es decir, más de 300 madres y padres optarían por una escuela infantil en euskara si se les ofertara en su barrio. Hay que recordar que actualmente el Ayuntamiento sólo ofrece 78 plazas en euskara y todas ellas en el barrio de la Txantrea.

Arrotxapeako gurasoek ere euskarazko haur eskola nahi dute beren auzoan

Arrotxapean ere euskarazko haur eskola nahi dute gurasoek eta jada hainbat pauso eman dituzte eskari hori errealitate bilakatzeko bidean. Batzarra egin zuten otsaila bukaeran eta udal ordezkariekin zein oposizioko alderdiekin ere bilerak egin dituzte.

En Arrotxapea también quieren una escuela infantil en euskara y ya han dado los primeros pasos para conseguirlo. A finales de febrero realizaron una primera asamblea de madres y padres y poco después una reunión con representantes del Ayuntamiento así como de la oposición.

178 eskaera/ 178 solicitudes

Martxa politean doa eskaera bilketa. 178 ditugu dagoeneko!! Dakizuen bezala Erraldoien Txokotik lehen aldiz matrikula egin behar dutenak baino ez dute pasa behar. Zeuk edo zure inguruko norbaitek bere haur eskolan matrikula egin behar badu, blogean ezkerrean dagoen eskaera orria deskargatu, bete eta haureskolakeuskaraz@hotmail.com helbidera bidali.

 

La recogida de solicitudes va en buen camino. ¡¡Ya tenemos 178!! Como sabéis sólo l@s que tienen que hacer la matriculación por primera vez tienen que ir al Rincón de los Gigantes. Si tú o alguien de tu entorno no tenéis que acudir por que hacéis la inscripción en vuestra escuela infantil, descargaos el impreso de solicitud que tenéis en este blog en la columna de la izquierda, rellenadlo y enviadlo a haureskolakeuskaraz@hotmail.com.  

Lehen matrikulazio egunean 25 eskaera/25 solicitudes el primer día de matriculación

Matrikulazioa

(más abajo en castellano)

Atzo hasi zen haur eskoletan matrikulatzeko kanpaina. Aurten Erraldoien Txokoren atean bertan zein auzotan eta zein hizkuntzatan nahi duzun zure txikia matrikulatu jasotzen ari dira herri mugimenduko eragile ezberdinak: Iruñeko Euskalgintza, LAB, ELA eta EILAS sindikatuak eta Sasoia elkartea.

Dakizuen bezala, ofizialki soilik indarrean dagoen aukeraren baitako hautua egin dezakegu aurten. Baina kanpaina paralelo honen bidez zure auzoan eta euskaraz zerbitzu hori jaso nahi duzun jasoko da. Ondotik Udalari mahai gainean jarriko zaizkio eskera horiek.

Euria eta ostarteak lagun, hasiera ederra eman zitzaion: 25 eskaera jaso ziren lehen egunean!!

Zure txikia birmatrikulatzeko Erraldoien Txokotik pasa behar ez baduzu (zure haur eskolan bertan egiten duzulako), email bidez helarazten ahal duzu blog honetan bertan ezkerreko zutabean eskuratzen ahal duzun inskripzio orria beteta. Honako helbidera helaraztearekin aski litzateke: haureskolakeuskaraz@hotmail.com

Ayer dio comienzo la campaña de matriculación de las escuelas infantiles. Este año diferentes movimientos populares (Iruñeko Euskalgintza, los sindicatos LAB, ELA y STEE-EILAS y Sasoia) han iniciado una recogida de datos paralela en la misma puerta del Rincón de los Gigantes para recavar en qué idioma y en qué barrio quieres matricular a tu(s) txiki(s).

Como sabéis, este año oficialmente solo se puede elegir sobre la oferta vigente. Pero mediante esta campaña paralela se recogerá si quieres este servicio en euskara y en tu barrio. Los datos recavados se presentarán en el Ayuntamiento.

Con lluvia y claros de por medio, se dio comienzo al primer día de recogida de datos: ¡¡nada menos que 25 solicitudes el primer día!!

Si para rematricular a tu(s) txiki(s) no tienes que pasar por el Rincón de los Gigantes (puesto que lo haces en tu escuela infantil), nos puedes enviar vía email el impreso de solicitud que encontraras en la columna de la izquierda de este blog. Descárgala, rellénala y hazla llegar a haureskolakeuskaraz@hotmail.com