Monthly Archives: otsaila 2014

Iruñeko auzoetan haur eskolak euskaraz

Haur eskolak euskaraz(Mas abajo en castellano)

Gaur Iruñeko Erraldoien Txokoan Herri Mugimenduko eragile desberdinok bat egin dugu: Iruñeko Euskalgintza, LAB, ELA eta EILAS sindikatuak eta Sasoia elkartea. Erraldoien Txokoan bat egin dugu, haur eskolen matrikulazioa martxoaren 3tik 18ra izanen delako eta hemen bertan emango dituztelako gurasoek inskripzioak.

Azken egunotan “Geu ere kontuan hartzekoak gara” lemapean Iruñeko auzo ezberdinetako hainbat gurasok euren auzoetan euskarazko haur eskola nahi dutela aditzera eman dute. Ez da eskaera berria, urte luzez errepikatzen den egoera injustuaren isla baino ez da. Izan ere, Iruñean dauden 18 haur eskola publikoetatik bitan baino ez da eskaintzen euskaraz. Eta biak ere Txantrean daude. Honek, benetako zailtasunak sortzen dizkie haurrak euskaraz hezi nahi dituzten gurasoei. Alde batetik, euskarazko plaza kopurua gaztelaniazkoa baino askoz ere murritzagoa da; eta bestetik, eskaintza auzo bakarrean zentralizatzeak asko zailtzen du gurasoek aukera hori hartu ahal izatea. Pentsa ezina litzateke medikuarenera joateko Arrosadiakoak  Arrotxapeara joan behar izatea edo villavesa hartzeko Mendebaldeakoak Mendillorrira. Bada, guraso hauek horrelako bidaia zoroetan ibiltzera zigortzen ditu Udalak beraien auzoetan euskarazko eskaintza ez egitean. Irakurtzen jarraitu

Gaur goizeko elkarretaratzea

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Auzo guztietan haur eskolak euskaraz nahi ditugula aditzera emateko Udaletxe Plazan bildu gara Udalak osoko bilkura zuen bitartean. UPNri matrikulazio kanpainan gure haurrak zein auzotan eta zein hizkuntzatan matrikulatu nahi ditugun jasotzea eskatu dugu.

UPNk eskaera horri muzin egin izan dio urtero. Ez dute jaso nahi zenbat gurasok nahi dugun euskarazko haur eskolan gure txikia matrikulatu. Aurten ere uko eginen diola aurreikusten dugu. Hau horrela bada, gurasoak matrikulazio garaian Erraldoien Txokoaren sarreran egonen diren lagunei gure benetako eskaria zein adieraztera animatzen zaituztegu.

Ostiralean, 12:00etan konzentrazioa udaletxea plazan / El viernes, a las 12:00 concentración en la plaza del ayuntamiento

haur-eskola-gelatxoaOstiral honetan, otsailak 21, Iruñeko plenoa dagoen bitartean Udaletxe Plazan 12:00etan “Auzo guztietan haur eskolak euskaraz” lemapean kontzentrazioa eginen dugu. Udalak aurreinskripzioetan gure haurrak zein auzotan zein hizkuntzatan matrikulatu nahi ditugun galdetuko duen erabakitzeko azken aukera izanen da honako hau. Kontzentrazioan horixe exijituko dugu. Bide batez, kontzentrazioan bertan jendea informatuko dugu. Izan ere, Udalak ez badu informazio hori jasotzen, jende identifikatua egonen da matrikulazio egunetan datu horiek jasotzen

Bertan elkar ikusiko dugula ziur gaude. Pasa mezua eta animatu ingurukoak.

___________________________________

Este viernes, 21 de febrero a las 12:00 haremos una concentración bajo el lema “Escuelas infantiles en euskara en todos los barrios” en el transcurso del pleno. Entendemos que esta es la última oportunidad para que el Ayuntamiento decida recoger mediante las preinscripciones en qué idioma queremos matricular a nuestros hijos e hijas en cada barrio. En la concentración a la par de exigir lo dicho, informaremos a la gente, puesto que si el Ayuntamiento no recoge dicha información habrá gente identificada haciéndolo durante la campaña de matriculación.

Esperamos verte en la concentración. Difúndelo y anima a los de alrededor.

Euskarazko haur eskola arrotxapean orain! Asanblada irekia, otsailak 19, asteazkena Karbonillan

asanblada-irekia-arrotxapeaUrtero bezala, martxoan haur eskolen matrikula epea zabalduko da eta Arrotxapeako bizilagunek ez dugu haur eskola publikoa euskaraz hautatzeko aukerarik izanen. Arrotxapean 3 haur eskola publiko egon arren, hirurak erdal eredukoak baitira. Iruñeko udalari gure haserrea azaldu eta eskaera helarazi nahi diogulako, Arrotxapean haur eskola publikoa euskaraz nahi dugun guraso eta euskaltzaleok elkartu nahi dugu.

Geu ere kontutan hartzekoak gara

“Auzo bakoitzeko Haur Eskolan euskarazko eskaintza bermatu”
Iruñean bizi garen hainbat familia gara. Arrosadiakoak, Iturramakoak, Arrotxapeakoak, Donibanekoak, Mendillorrikoak, Alde Zaharrekoak, Zabalgunekoak, Buztintxurikoak, Mendebaldeakoak, Sanduzelaikoak, Etxabakoitzekoak, Txantreakoak… Eta gure auzoan bizimodua egitea maite dugu.

Edozein hiritako herritarrek bezala zerbitzuak auzoan bertan jasotzen ditugu, nola bestela! Pentsa zer litzatekeen Zabalgunekoak osasun etxera Mendillorrira joan behar izatea edo Buztintxurikoak Donibanera eskolara. Arrotxapearrentzat egunerokoan villavesa hartzeko Iturramara joan behar izatea ezinezko jardun bilakatuko litzateke. Pentsaezina da, ulertezina, bai? Bada, gure seme-alabak euskarazko Haur Eskolara eraman nahi baditugu horrela ibili behar dugu, izan ere, Iruñean dauden euskarazko bi Haur Eskolak Txantrean daude eta. Kexu gara Iruñean oraindik orain bidaia ero hauek egitera behartzen gaituelako Udalak. Bai, bai, gainera gure txikiak aldean ditugula. “Nolatan?” galdetuko du batek baino gehiagok. Geure auzoan ez dugulako euskarazko Haur Eskolarik, ez zaigulako aukera hori eskaintzen gure auzoetako Haur Eskoletan. Gure txikiak euskaraz hazi eta hezi daitezen nahi dugu, eskubide osoz.

Gaur gaurkoz, ordea, Iruñeko Udalak eskaintza hori auzo bakarrean egiten du, Txantrean. Pentsa zer den egunero, Iturraman bizita eta Arrosadian lan eginda Txantreara joan behar izatea txikia haur eskolan uztera. Guretzat, gurasoontzat, malabareak egitearen parekoa da, pentsa dezakezuen bezala. Baina gainera gure txikiak goizean goiz bidaia horietan mugitu behar izateak ez du izenik, gure etxetik oso gertu haur eskola egon badagoenean. Irakurtzen jarraitu

Nosotr@s también contamos

“Ofertar Escuelas Infantiles en euskara en todos los barrios”

Somos familias que vivimos en Iruñea. Somos de Arrosadia, Iturrama, Arrotxapea, Donibane, Mendillorri, Alde Zaharra, Ensanche, Buztintxuri, Mendebaldea, Sanduzelai, Etxabakoitz, Txantrea. Y nos gusta hacer vida en nuestros barrios.

Como cualquier ciudadana/o de cualquier ciudad, recibimos los servicios en nuestro barrio, no podría ser de otra manera. Imaginad lo que sería que los del Ensanche tuviesen que ir al centro de salud a Mendillorri, o los de Buztintxuri a la escuela a Donibane. Para los rochapeanos/as sería una odisea ir todos los días a Iturrama a coger la villavesa.

Es impensable, incomprensible… Pues a día de hoy así tenemos que andar los que queremos llevar a nuestros hijos e hijas a la escuela infantil en euskara, puesto la única oferta que hace el Ayuntamiento se centraliza en la Txantrea. Estamos indignadas porque el Ayuntamiento nos obliga a hacer todos los días este viaje de locos. Sí, sí, y ademas con nuestros txikis a cuestas. “Cómo puede ser?” os preguntaréis más de uno. Porque no se oferta esta opción las escuelas infantiles de nuestros barrios. Irakurtzen jarraitu