Iruñeko auzoetan haur eskolak euskaraz

Haur eskolak euskaraz(Mas abajo en castellano)

Gaur Iruñeko Erraldoien Txokoan Herri Mugimenduko eragile desberdinok bat egin dugu: Iruñeko Euskalgintza, LAB, ELA eta EILAS sindikatuak eta Sasoia elkartea. Erraldoien Txokoan bat egin dugu, haur eskolen matrikulazioa martxoaren 3tik 18ra izanen delako eta hemen bertan emango dituztelako gurasoek inskripzioak.

Azken egunotan “Geu ere kontuan hartzekoak gara” lemapean Iruñeko auzo ezberdinetako hainbat gurasok euren auzoetan euskarazko haur eskola nahi dutela aditzera eman dute. Ez da eskaera berria, urte luzez errepikatzen den egoera injustuaren isla baino ez da. Izan ere, Iruñean dauden 18 haur eskola publikoetatik bitan baino ez da eskaintzen euskaraz. Eta biak ere Txantrean daude. Honek, benetako zailtasunak sortzen dizkie haurrak euskaraz hezi nahi dituzten gurasoei. Alde batetik, euskarazko plaza kopurua gaztelaniazkoa baino askoz ere murritzagoa da; eta bestetik, eskaintza auzo bakarrean zentralizatzeak asko zailtzen du gurasoek aukera hori hartu ahal izatea. Pentsa ezina litzateke medikuarenera joateko Arrosadiakoak  Arrotxapeara joan behar izatea edo villavesa hartzeko Mendebaldeakoak Mendillorrira. Bada, guraso hauek horrelako bidaia zoroetan ibiltzera zigortzen ditu Udalak beraien auzoetan euskarazko eskaintza ez egitean.

Momentu honetan Iruñean osotara 18 haur eskola daude sare publikoan. Iruñeko udalak 13 kudeatzen ditu: 2 euskaraz, 4 gaztelaniaz ingelesezko jarduerekin, 7 gazteleraz. Nafarroako Gobernuak beste 5 haur eskola kudeatzen ditu, bostak gazteleraz. Bistakoa da eskaintza erabat desorekatua dela. Salagarria eta arbuiagarria iruditzen zaigu UPNk sistematikoki euskarazko eskaintza hedatzeari muzin egiteko baliatutako aitzakia eskari falta izatea. Bi arrazoirengatik:

  1. Ez du sekula mediorik jarri eskari erreala jasotzeko. Etengabe guraso taldeek, hezitzaileek, ordezkari sindikalek, euskalgintzak eta udaleko oposizioko alderdi guztiek, PPN-k salbu, eskaera erreala jasotzera deitu du UPN. Borondate politikoa egonez gero, benetan erraza den zerbait: matrikulazio orrietan zein auzo eta zein hizkuntzatan matrikulatu nahi dituzten haurrak galdetzea guraso horiei. Bada, sistematikoki uko egin dio horri, aurten berriki Fermin Alonsok berretsi duen bezala.
  2. Gaztelerazko eskaintza ingelerazko jarduerekin abian jarri du Udalak eskaerarik egon gabe, horretarako inolako arazorik gabe.

Afera hau luzetik dator. UPNk haur eskoletan euskaraz matrikulatzeko eskaria jaso nahi izan ez badu ere, guraso eta herri eragileek behin baino gehiagotan egin dute. Arrotxapean 2.500 sinadura jaso ziren Hello Rochapea ireki asmo zutenean horren ordez Kaixo Arrotxapea ireki zezaten, alegia, euskarazko eskaintza egin zezaten eta entzungor egin zuen. Antzeko egoera eta erantzunak eman ziren Azpilagaña eta Donibane auzoetan haur eskola berriak ireki behar zituztenean. Azkeneko datu bilketa Alde Zaharreko gurasoek 2011. urtean egin zutena izan zen. Urte horretan,  Eman bidea plataformatik, Alde Zaharreko haur eskola euskaraz nahi zuten 70 haurren inskripzio erreal (alegia, urte horretan matrikulatu ziren haurrena) ofizialki erregistratu zituzten Udalean. Honi ere muzin egin zion UPNk.

Datorren astean, martxoaren 3tik hasita eta martxoaren 18ra arte gaur hemen gauden eragileok matrikulazio kanpaina paraleloa eginen dugu. Haien haurrak egun indarrean dagoen eskaintzan Erraldoien Txokora matrikulatzera datozen gurasoei aukera emanen diegu zein auzotan eta zein hizkuntzatan matrikulatu nahi dituzten adierazteko. Horretarako internet bidez https://haureskolakeuskaraz.wordpress.com/ helbidean datuak jasotzeko fitxa eskuratzeko aukera izanen dute, nahi izatera etxetik beteta ekartzeko. Txandak egiten ariko garenok ere bertan betetzeko aukera eskainiko dugu. Fitxa hau Erraldoien Txokoan geuri eman edo email bidez (haureskolakeuskaraz@hotmail.com) helarazteko aukera egonen da.

Jasotako datuak Udalera eramango ditugu eskariari bidea eman diezaioten. Alderdiei arduraz eta erantzukizunez joka dezaten exijitu nahi diegu gaur hemen biltzen garenok.

____________________

Hoy aunamos fuerzas en el Rincón de los Gigantes diferentes agentes sociales: el movimiento social del euskara de Iruñea, los sindicatos LAB, ELA y STEE-EILAS y Sasoia. Nos reunimos en el Rincón de los Gigantes, puesto que la campaña de matriculación de las escuelas infantiles se hará aquí mismo del 3 al 18 de marzo.

Estos últimos días padres y madres de diferentes barrios han dado a conocer una vez más que quieren una escuela infantil en euskara en sus barrio bajo el lema “Nosotr@s también contamos”. No es una demanda nueva, sino el reflejo de una injusta realidad que se repite año tras año. En Iruñea hay 18 escuelas infantiles públicas y solamente en dos de ellas se oferta el servicio en euskara. Esas dos escuelas infantiles se encuentran en la Txantrea. Esto supone una verdadera dificultad para aquellos padres y madres que quieren educar a sus hijos en euskara. Por una parte, la oferta en euskara es mucho más reducida en euskara que en castellano. Por otra, el centralizar la oferta en euskara en un solo barrio dificulta muchísimo que los padres y madres tomen esa opción. Sería impensable que los de Arrosadia tuviésemos que ir a Arrotxapea al medico, o los de Mendebaldea a Mendillorri a coger la villavesa. Pues a hacer esos viajes locos les está castigando el Ayuntamiento a los padres y madres al no ofertar las escuelas infantiles en euskara en sus barrios.

En este momento en Iruñea hay 18 escuelas infantiles. 13 de ellas las gestiona el Ayuntamiento: 2 en euskara, 4 en castellano con actividades en inglés,  7 en castellano. El Gobierno de Navarra gestiona las otras 5, todas ellas en castellano. Es evidente que la oferta es desproporcionada. Nos parece denunciable y rechazable que la excusa permanente utilizada por UPN para no ofertar en euskara este servicio haya sido la falta de demanda. Por dos razones:

  1. Nunca ha puesto medios para recavar la demanda real. Ha sido una constante que padres y madres, educadoras, sindicatos, agentes sociales del euskara y todos los partidos de la oposición del Ayuntamiento, excepto PPN, exijan que UPN la recave. Algo realmente sencillo con voluntad política: que en las hojas de inscripción se pregunte a esos padres y madres en qué barrio y en qué idioma quieren matricular a sus hijos e hijas. Sistemáticamente se han negado a cumplir esta exigencia, al igual que lo ha hecho Fermín Alonso recientemente.
  2. Ha puesto en marcha el modelo en castellano con actividades en inglés sin para ello necesitar demanda alguna, y sin problemas.

Esta situación viene de largo. Aunque UPN no ha querido recoger la demanda existente para matricular en euskara, en más de una ocasión lo han hecho padres, madres y agentes sociales. En Arrotxapea se recogieron 2.500 firmas cuando se preveía que pondrían en marcha Hello Rochapea para que en su lugar se abriera Kaixo Arrotxapea, es decir, se hizo oidos sordos a la solicitud de una escuela infantil en euskara. Similares situaciones y respuestas se dieron en Azpilagaña y Donibane cuando se iban a abrir las escuelas infantiles. La última recogida de datos la efectuaron los padres y madres de Alde Zaharra en 2011. Ese año, desde la plataforma Eman bidea se registraron oficialmente en el Ayuntamiento 70 solicitudes reales (es decir, de niños y niñas que ese año fueron matriculados). A esto también se negó UPN.

La semana que viene, comenzando el 3 de marzo y hasta el día 18, los que hoy aquí nos reunimos efectuaremos una campaña de matriculación paralela. Daremos la opción a los padres y madres que acudan al Rincón de los Gigantes a matricular a sus hijos e hijas en la oferta existente, a pronunciarse en qué barrio y en qué idioma desearían matricular a sus hijos hijas. Para ello, podrán descargarse en el link https://haureskolakeuskaraz.wordpress.com/ la ficha para recoger los datos y si así lo desean entregárnosla cumplimentada en la puerta. En cualquier caso, personal acreditado dará la opción de rellenar la ficha en el Rincón de lo Gigantes. Esta ficha a demás de entregárnosla en mano en el Rincón de los Gigantes podrá enviarse vía email a la dirección haureskolakeuskaraz@hotmail.com.

La información que recavemos la haremos llegar al Ayuntamiento para que la atiendan. Los que aquí nos reunimos exigimos a los partidos que actúen con responsabilidad.

1 thoughts on “Iruñeko auzoetan haur eskolak euskaraz

Utzi iruzkina